Sagarreta Natur Taldeak, Hernani Burujabe proiektuaren barruan, ingurumen jardunaldi batzuk antolatu ditu. Atzo hasi ziren Energia berriztagarriak eta trantsizio energetikoa izenburuko mahai-inguruarekin eta ekainaren 11n amaituko dira. Hitzaldiak Biterin izango dira 19.00etan.

Gaur Herriz herri basoak sortuz ekitaldia burutuko da. Bi hi-tzaldi eta laburmetrai bat ikusteko aukera egongo da: Ea (Bizkaia) herrian Ullako basoa, Hernanin baso bat sortzeko egitasmoa eta Noizko Basoa filma.

Ekainaren 8an Urumea ibaian Akarregi-Ergobia tartean uholdeetatik babesteko proiektuaren azalpenak eskainiko dituzte Ura agentziak eta Foru Aldundiak.

9an, irakurketa bat egingo da Labaderotik hasita, 19.00etan.

Amaitzeko, mendi ibilaldia antolatu da ekainaren 11n Mandoegiko zentral eolikora. Irteera 9.00etan Aranoko aparkalekutik egingo dute.