Pasai Antxoko Jai Ba-tzordeak San Fermin jaien kartela aukeratzeko lehiaketa martxan jarri du. Lanek originalak izan behar dute eta ekainaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dira Kultura eta Hezkuntza Sailean (Euskadi Etorbidea, 61. Trintxerpe) edo Pasai Antxoko HAZeko bulegoan (Hamarretxeta, 24).

Lehiaketan Pasaian jaio edota bizi den edonork har dezake parte eta Lanak DIN-A3 neurrian aurkeztu behar dira.

Irabazleak 200 euro eta Mimos tabernan bi pertsonentzako bazkaria jasoko ditu.

Oinarriak Pasaiako udal webgunean ikus daitezke.