Errenteriako Udalak, Familian Jolasean programaren bidez, familian euskara erabiltzea sustatzen du, aisialdiko jardueren bitartez.
Programarekin jarraituz, larunbat honetan, 16.30etik 18.30era, Gaztañoko erabilera anitzeko gunera bertaratzen diren familiek Olinpiadetan parte hartu ahal izango dute.
Parte hartzeko familiek izena eman behar dute gaurko 10.00ak baino lehen, https://gazteria.errenteria.eus/.
Gogorazi dutenez, ekimen honen baitan ostiralero Agustinak auzoan jarduerak egiten dira aisialdian eta eskolatik kanpo euskaraz aritzeko.