Usurbil: Aginagako kaxkoan saneamendu lanak egingo dira
Gaurtik, Eliza Zaharretik Etxebeste taberna zenerako zatia egunez itxita egongo da
Usurbilgo Udaletik jakitera eman dutenez, datorren astetik aurrera, Aginagako saneamenduari lotutako hainbat lan egingo dituzte, kaxkoan bertan. Alabaina, trafikoari lotutako eragozpenak gaur bertan hasiko dira.
Bi gune nagusitan egingo dute lan: Eliza Zaharretik Etxebesteko taberna zenerako tartean eta Maioz inguruko aparkalekuan.
Lehenengoaren kasuan, par-tzialki itxita egongo da: gauez pasatzeko aukera egongo den arren, kotxeak ezingo dira bertatik pasatu egunez, zanga bat ireki behar baitute.
Bigarrenaren kasuan, hor ere zanga bat ireki behar dute. Kasu horretan, aparkalekua erabilgarri izango da, baina makinaria aurrera eta atzera ibiliko da bertatik. Hortaz, gune horretan arretarekin ibiltzeko eskatu dute, segurtasuna bermatu aldera.
Bi kasuetan, lanek bi aste iraungo dutela aurreikusi dute Usurbilgo Udaletik.
Temas
Más en Bertan
-
Cerca de un millar de corredores de montaña se dará cita en Azpeitia el próximo 10 de mayo
-
“Eventos como el apagón pueden provocar situaciones de pánico altamente contagiosas”
-
Ereñotzuko Txirrita eskolak euskara eta kulturartekotasun proiektua azalduko du
-
Beasain: Las hortalizas de primavera serán protagonistas del mercado extraordinario de mayo