Giro ederra nagusi izan zen atzo Madariagan San Isidro egunean. Auzotarrek eta kaletik etorritako lagunek ez zioten uko egin nekazarien zaindariaren eguna ospatzeari. 11.00etan eman zioten hasiera egitarauari prozesio batekin. San Isidroren irudia elizatik atera zen emakume baten besoetan, prozesioari hasiera emanez. Frontoiari buelta bat eman zioten Isidro, nekazari santua abesten zuten bitartean. Behin barruan, Fernado Prado Donostiako go-tzainak zuzendu zuen meza. Jose Luis Franzesena, Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokiako abesbatzak eta Agin Laburu eta Unai Agirre bertsolariak ere parte hartu zuten. Madariagan bildu zirenek hamaiketako eder batez gozatzeko aukera izan zuten meza ostean.