Hondarribiko EAJk hauteskundeetarako programa aurkeztu berri du. Horren bitartez, gaur egun oso ona den baina oraindik ere hobetu daitekeen Hondarribiko bizi-kalitatea bikaindu nahi dute.

Programak 10 ardatz ditu. Alde batetik, Hirigintza eta Etxebizitzaren barruan, etxebizitza bulego bat sortuko dute, sustapen berriak zuzenean kudeatzeko aukera emango duena, eta Presa II-n 66 etxebizitza eraikiko dituzte alokairuzko erregimean. Aldi berean, etxebizitza publikoen sustapen berriak egingo dituzte Mendelun, Sorondoenean, Tudelenean eta Etxanikenean, bai eta adinekoentzat etxebizitza kolaboratiboak ere.

Mugikortasun iraunkorrari dagokionez, puntu nagusiak lurpeko aparkaleku bat eraikitzea eta oinezkoentzat eta txirrindularientzat ibilbide seguru gehiago egitea dira, bai eta hiri barneko autobus zerbi- tzua martxan jartzea ere.

Ekonomia ardatzean Hondarribiko arrantzaleen etxea sortzea, azokarako gune estali eta egonkor bat erakitizea, tokiko merkataritza sustatzea eta ekintzaileei laguntzea dira proposamen batzuk. Bestalde, ofizioen biltegi bat jarriko dute martxan, Zaldunborda-Gainan eta Elbistietan jarduera ekonomikoetarako espazio berriak sortzea ahalbideratuko dute, eta Zubietako Campus Tekonologikoaren eraikuntza bultzatuko dute, Hondarribia “bai bizitzeko, bai lan egiteko” hiria izan dadin.

Gizarte arloan, gizarte zerbitzuak hurbilduko dituzte. Horretarako bulegoa Muliatera eramango dute.

Bizirik eta Euskalduna, Hondarribia Atsegina eta Nortasuna eta Ondarea dira www.gipuzko.eus/webgunean eskura daitekeen programa honen beste ardatz batzuk.