Trafiko aldaketak Arana eta Aranagoikoan
Ur hornidura eta saneamendu azpiegiturako obrek hiru aste iraungo dute
Arana eta Aranagoikoa kaleen arteko bidean trafikoarentzat aldaketak izango dira gaurtik aurrera. Ur hornidura eta saneamendu azpiegituretan egin beharreko berritze lanak direla eta, Arana kaletik Aranagoikoa 3 arteko errepidean errail bat itxita izango dela adierazi du Azpeitiko Udalak.
Lan horiek direla eta, beraz, errepide zati horretan noranzko bakarra izango da erabilgarri eta Aranagoikoa, Santutxo eta Etxe-alaira karakoletik igo beharko da. Lanak hiru aste irautea aurreikusten da. Azpeitiko Udalak sor daitezkeen endredoak direla eta, aurrez barkamena eskatu nahi die auzo horietako bizilagunei.
Temas
Más en Bertan
-
Deusto celebra la investidura de nuevos graduados en su campus de Donostia
-
Polonia Santana, los 100 años de la vendedora de pastas de la Plaza del Mercado de Eibar
-
Lierni Olano: “Me encantaría que dejáramos de alabar el adelgazar y criticar el engordar”
-
Oiartzun adelanta a febrero el uso de las bolsas de rafia