Zumarragako EAJk udal hauteskundeetako hautagaiak eta programa aurkeztu ditu. Josu Idigoras Egia alkategaiak herria atzean geratzen ari dela uste du eta “ekitera” dei egin du “Zumarraga sendo bat eraikitzeko”.

Herriaren alde lan egiteko “ilusioa eta konpromisoa” dira EAJren hautagaitzako kideak maiatzaren 28rako hauteskunde zerrendetan sartzeko urratsa egitera bultzatu dituzten arrazoiak. Idigoras buru duen zerrenda honako bizilagun hauek osatzen dute: Dani Jimenez Alvarez, Rakel Blanco Cobos, Itziar Urzelai Ibarzabal, Ainhoa Peñagarikano Badiola, Jose Carlos Ibarzabal Quesada, Xabier Soraluze Jauregi, Javier Ibarzabal Perez, Miren Idigoras Bereziartu, Iñigo Peñagarikano Badiola, Mirenlur Bereziartu Albisua, Jose Luis Ruiz Idigoras, Juanjo Sagarna Zumalakarregi, Marian Elorza Zubiria, Maria Jesus Berasategi Arrizabalaga eta Andoni Ormazabal Amutxategi.

Idigorasek lantalde “kontrastatua” dela dio. “Hainbat sektoretan esperientzia duten eta herriari ekarpen handia egin diezaioketen pertsonak dira”. Estilo berrituarekin goberna-tzeko konpromisoa hartu du. “Zumarragak politika zaharra atzean utzi eta pertsonalismoak eta inposizioak ahaztu behar ditu. Herri hau guztion artean egiten dugu. Beraz, gardentasuna eta parte hartzea izango dira gure kudeaketaren ezaugarriak”. – A.Z.