50 proiektu biltzen dituen hauteskunde programa aurkeztu duErrenteriako EH Bilduk. Liburuxka herriko etxe guztietan banatuko du. Era berean, programa eskuragarri dago gehiago.eus helbidean, proiektu esanguratsuen irudiak eta hautagaien zerrenda ere ikusgai daudelarik.

“Asko da egin duguna, herri hobea gara, baina gehiago da emateko duguna. Horregatik inoiz baino gehiago izan behar dugu maite dugun herria eraikitzen jarraitzeko”, adierazi du zerrenda buruak.

Bestalde, bihar abiatzen den kanpainak izango du, ekitaldi nagusi bat non Maddalen Iriartek, Gipuzkoako ahaldun nagusigaiak, eta Aizpea Otaegi alkategaiak parte hartuko duten, besteak beste.

Ekitaldi hau maiatzaren 23an Zumardian izango da eta herritar guztiak gonbidatuak daude.

Bihar ere Iriarte eta Otaegi Beraun auzoan egongo dira 12.30ean auzoko igogailu berrien ondoan etxebizi-tzaren garestitzeaz hitz egiteko.

Amaitzeko, gogorazi dute posta bidezko bozka oraindik zabalik dagoela. Zalantzak argitu nahi duen edonork 673 064 668 telefonora dei dezake.