Informazio-pantaila jarri dute Lazkaoko Elosegi kalean
Lazkaon instalatzen den lehenengo mota honetako monitorea da eta egunero martxan izango da
Herritarrak modu gardenean eta eskuragarrian informatuta mantentzeko helburuz, Lazkaoko Udalak informazio-pantaila bat jarri du Elosegi kalean. Bi aldetako pantaila da.
Lazkaon instalatzen den lehen informazio-pantala da hau. Hiru metroko altuera duen egitura batean ipini da. Bi led panelek osatzen dute, 5,9 milimetroko pixelekin.
“Pantaila hori egokia da testuak, irudiak edo bideoak erakusteko, eta, bertan, Udalaren administrazio-informazioa, udalerriko agenda osoa eta sustatzen diren kanpainak emango dira”, azaldu dute Lazkaoko Udaletik bertatik.
Kokatu den lekuari dagokionez, “espazio hori aukeratu da zabalena delako eta pertsonen zirkulazio handiena duelako”, jakinarazi dute Udal taldetik.
Egunero martxan izango da pantaila, goizeko 8.00etatik, gaueko 0.00etara bitartean. Gauean, ordea, intentsitatea murriztu egingo da.
Temas
Más en Bertan
-
Los vecinos del barrio Arriaga de Elgoibar ya pueden atravesar con seguridad la N-634
-
Liburutegia Denontzat celebra el fin de la "discriminación" de los niños en la biblioteca municipal de Deba
-
El festival de pelota del 1 de julio traerá a pelotaris de primer nivel a Irun
-
Ordizia premia a los mejores cómics y microcuentos del curso