Zumardikoak Hondarribia eta Lagun Artean taldeen eta Udalaren laguntzarekin antolatutako IV. Muxiko Eguna igandean izango da.

Jaia 11.30ean hasiko da Zumardian, eta parte-hartzaileak kalejiran igoko dira Arma Plazaraino. Bertan, ordubete baino gehiagoz muxikoak dan-tzatuko dira.

Eguerdian poteoa egingo da San Pedro Kalean eta 14.30ean bazkaria hasiko da Ardora jatetxean (hara joateko, 14.00etan kalejira izango da). Arratsaldean, 17.30etik 19.30era, muxikoak izango dira kiroldegiko pistan.

Aurten ere hainbat herritatik datozen taldeek hartuko dute parte: Iruñea, Tafalla, Lizarra, Etxalar, Sopela, Zaldibar, Bilbo, Urruña, Donostia, Lezo, Arrasate eta Azpeitia, baita Irun eta Hondarribiko beste batzuk. Hala ere, parte-hartzea librea da eta bazkarira joan nahi duenak 635 203 470 telefonora dei dezake.