Atzo Ezkioko jaiak hasi ziren. Haurren eta helduen pilota partidak jokatu ziren eta ondoren txokolate jana egin zuten. Txupinazoaren ondoren, sagardo dastaketa egin zuten. Ekitaldi hau trikitilariek alaitu zuten. Bukatzeko, mus txapelketa jokatu zen.

Gaur, bihar eta etzirako ere ekitaldiak antolatu dituzte. Gaur, 13.00etan, toka txapelketa jokatuko da. 14.30ean herri bazkaria egingo dute. Bazkalostean bingoan jokatuko dute. Herri bazkaria bertsolariek eta trikitilariek girotuko dute.

17.00etatik 19.00etara haurren-tzako jolasak egongo dira. 20.30ean Joselu Anaiak taldearen kontzertua hasiko da. 21.30ean atsedena egingo dute, afaltzeko. 22.15ean su artifizialak egongo dira eta ondoren Joselu Anaiak taldearen kon-tzertuaren bigarren zatia hasiko da.

Igandean, 10.30ean, haurren kros herrikoia hasiko da. 11.30ean helduen kros herrikoia hasiko da. Parte hartzaileek Izazpi mendia igoko dute eta herrira itzuliko dira. 13.00etan trikipoteoa egingo dute. 18.30ean herri kirol jaialdia hasiko da. Daniel eta Iker Vicentek, Joxe Ugarteburuk, Mikel Larrañagak, Nerea Arrutik eta Unai Etxeberriak (Osinalde) parte hartuko dute. Ondoren, barrikotea egingo dute, Modestoren musikak alaituta.

Jaiak astelehenean bukatuko dira. 11.00etan meza egongo da. Ondoren, trikitilariek joko dute. 17.00etan hirugarren adinekoek punttu txapelketa jokatuko dute. Ondoren, txokolatea banatuko da. Egun osoan zehar trikitilariek joko dute.