June Fernandezek eta Xabi Payak euskararen transmisiarioari buruzko hitzaldia egingo dute datorren asteartean, 18.00etan, Urretxuko Labeaga aretoan. Hitzaldi hau Urretxu eta Zumarragako gurasoei zuzendua dago. Ekitaldia bi herrietako Euskararen Transmisio Mahaiak antolatu du. Helburua gurasoak euskararen inguruan motibatzea da.
Urretxu eta Zumarragako kale neurketako azken datuak ikusita, eta gazteek euskara gero eta gutxiago erabiltzen dutela ikusita, kezka sortu da euskalgintzan aritzen direnen artean. Hori dela eta, gurasoek gai honen inguruan hausnartzea nahi dute.