Gipuzkoako armarri zaharra mantenduko da ‘Sustraiak’ obran
Hernanik eskulturaren ondoan testuinguru historikoaren argibide pedagogikoak jarriko ditu
Hernaniko azken osoko bilkuran memoria historikoaren alde lan egiten duen Hernani Errotzen taldeak mozioa sartu zuen esanez, Sustraiak eskulturan dagoen Gipuzkoako armarriak ezinegona sortu duela eta azalpen bat behar duela.
Izan ere, Sustraiak eskulturan dagoen plakan “Hernani” izena azaltzen da eta ondoan duela 100 urte indarrean zegoen Gipuzkoako armarria dago. Armarri hori ez da egun indarrean dagoena. Garai hartako armarriak Gaztelako erresumak Gipuzkoa eta Nafarroa konkistatu zueneko iruditeria islatzen du.
Horiek horrela, Udalbatzarrak, EH Bildu, EAJ/PNV eta Elkarrekin Podemos udal taldeen aldeko botoekin eta PSEko abstentzioarekin, zera onartu zuen: azulejo hori balio historikoa eta artistikoa duen elementua izanik, Sustraiak izeneko eskulturan mantentzea, eta, eskulturaren ondoan testuinguru historikoaren argibideak ematea modu pedagogiko batean.
Temas
Más en Bertan
-
Los alumnos de Primaria de la Ikastola Izarraizpe de Azpeitia ya disfrutan de su renovado patio de juegos en Perdillegi
-
Andoain aprueba un presupuesto que recoge la obra de la ampliación del ‘poli’
-
Zumarraga premiará los trabajos universitarios dedicados al municipio
-
Eibar se dota con 40 nuevas plazas de guardería para niños de 0 a 2 años