Martxan da VII. Pilotari Egunerako antolatu duten Kontzejupeko bi eta erdiko pilota txapelketa herrikoia. Guztira, 27 pilotarik parte hartuko dute txapelketan. Pilotari Eguna maiatzaren 10ean ospatuko da eta bitartean, astero izango dira partidak Kontzejupen asteazkenetan, ostegunetan eta ostiraletan, 18.30ean hasita aldaketarik ez badago.

Hau ez da Kontzejupen ospatuko den txapelketa bakarra. Hor dugu binakako txapelketa herrikoia. 11 bikotek eman dute izena emakumeen kategorian eta 34 gizonetan.

Dj eta musika

Musikak ere badu protagonismoa Azkoitin egun hauetan. Holz und Blech musika elektronikoaren jaialdia ospatuko da gaur. 17.30ean gazteei zuzendutako DJ ikastaroa egingo dute Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. 20.00etan Argiak, dj eta konpositore madrildarrak, hitzaldi bat emango du Kultur Etxean, 20.00etan.