Jolasen bidez kalean eta parkeetan haurren artean euskararen erabilera handitzea helburu duen Parketarrak ekimena bueltan da Beasainen. 3 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta Trenbide kaleko parkean burutuko da, gaurtik aurrera, maiatzaren 4, 9 eta 11n.

Adin tartearen araberako bi programa izango dira. Zabu Zibu izenekoa bata, 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzat pentsatutakoa. 16.45ean hasi eta 17.45ean amaituko da. Bestea, Txirrintxon, 6 eta 9 urte arteko umeentzat prestatutakoa; 17.45etik 18.45era gauzatuko da.

Gaur egingo da edizio berriaren lehenengo saioa.