Gaurtik, hilaren 28ra bitartean, Liburuaren Astea ospatuko da Ormaiztegin. Adin guztietako herritarrentzako egitaraua sortu du Udalak.

Gaur, arratsaldeko 17.00etan, 12 eta 48 hilabete arteko haurren familientzako zuzendutako saioa izango da. Ana Apika ipui-kontalariak, Besoetako ipuinak liburuaz disfrutatzeko aukera eskainiko du. Bihar, aldiz, Bihurguneko nasa literatura solasaldiaren txanda izango da, 18.00etatik 20.00etara, liburutegian. Asteazkenean, Aurorita ipuinez-ipuin kontaketataren ordua izango da, 17.00etan. Lur Korta kontalariak eskainiko du saioa, lau urtetik gorako ume eta hauen familientzat. Ostegunean belaunaldi gazteen arteko ipuin kontaketak saioa izango da, herriko Lehen Hezkuntzako seigarren mailako gaztetxoen eskutik, 16.30ean. Ondoren, Euskal Herria Furgonetaz liburuaren aurkezpena eskainiko dute Nagore Lizarraldek eta Arkaitz Apalategik, 18.30ean.