Papin Gazteriak bere lehen urteurrena ospatuko du larunbatean
Zuhaitz landaketa, sagardotegi bazkari herrikoia eta erromeria antolatu ditu, besteak beste
Papineko Gazteriak bere lehen urtea bete du. Horregatik, larunbatean Antxon ekitaldi mordoa antolatu dituzte, horien artean sagardotegi bazkari herrikoia.
Aurretik, gaur Porrotx eta Marimotots pailazoek Ibaiondo pilotalekuan Zorionak marimotots! emanaldia eskainiko dute. Gainera, Porrotxek herriko gazteriari zuhaitz bat oparituko dio. Hau larunbatean ludoteka berriaren belardian 11.00etan antolatu den zuhaitz eta lore landaketa ekitaldiaren barruan landatuko da.
Larunbatarekin jarraitzeko, 12.30ean karropoteoa egongo da herritik eta 14.30ean hasiko da sagardotegi bazkari herrikoia.
Arratsaldean, karpan karaoke ekitaldia egongo da. Ondoren, 17.00etan, Kuadrillategiko gazteen futbol final handia jokatuko da Ibaiondon.
19.00etan Elektrotxaranga taldea herriko kaleak alaituko ditu.
Amaitzeko, gauean, 22.30ean, karpan Lehian taldeak erromeria giroa ekarriko du eta 1.30etik aurrera etxeko djak arduratuko dira musika jartzeaz.
Eguna luzea izatea aurreikusten denez, Pasaiako Udalak larunbatetik igandera doan gauean, tabernei ohiko ordutegia bi orduz luzatzeko baimena eman die. Erabaki hau herriko festetan, inauterietan, gabonetan eta jai berezietan har-tzen du Udalak.
Temas
Más en Bertan
-
Cerca de un millar de corredores de montaña se dará cita en Azpeitia el próximo 10 de mayo
-
“Eventos como el apagón pueden provocar situaciones de pánico altamente contagiosas”
-
Ereñotzuko Txirrita eskolak euskara eta kulturartekotasun proiektua azalduko du
-
Beasain: Las hortalizas de primavera serán protagonistas del mercado extraordinario de mayo