Nagusiei zuzendutako jarduerak Zumaian
Gainera asteazkenero ordubeteko ibilaldia egiten dute goizeko 10.00etan hasita
Nagusiei zuzendutako jarduera ugari egingo dira Zumaian egun hauetan. Gainera, Gizarte Zerbitzutik gogorarazi nahi dute adinekoei eta familiei informazioa eman, balorazioa egin nahiz baliabide eta prestazio egokietara bideratzeko aholkularitza eskaintzen dutela.
Asteazkenero ordubeteko ibilaldia egiten dute 10.00etan hasita. Bestalde, gaur eta 27an 10.30etik 12.30era erorketak saihesteko tailerrak daude Oxford aretoan. Maiatzaren 6an 18.00etan Maitza Dantzan +60 dantzaldia egingo da Joxe Mendizabalekin Eusebio Gurrutxaga plazan. Parte hartzeko 943 862 200 zenbakira deitu beharko da.
Maiatzaren 8an eskulanen oinarrizko tailerra egingo da Beheko Plazako hogarrean 17.30ean eta maiatzaren 15ean joskintzaren oinarrizko tailerra egingo da toki eta ordu berean. Hauetan izena emateko kulturetxea@zumaia.eus posta elektronikora idatzi beharko da.
Temas
Más en Bertan
-
Lazkao alza la voz contra el racismo en el deporte
-
Los alumnos de Primaria de la Ikastola Izarraizpe de Azpeitia ya disfrutan de su renovado patio de juegos en Perdillegi
-
Andoain aprueba un presupuesto que recoge la obra de la ampliación del ‘poli’
-
Zumarraga premiará los trabajos universitarios dedicados al municipio