Urretxuk eta Zumarragak eta Uggasa garapen agentziak bisitaldi gidatua antolatu dute herriguneko zuhaitzak ezagutzera emateko. Ekitaldia bihar izango da, 18.00etatik 19.00etara. Parte-hartzaileak Areizaga-Kalebarren plazatik abiatuko dira. Parte hartu nahi dutenek, 943 725 829 zenbakira deitu behar dute, 9.00etatik 14.00etara.

Ekitaldi hau Uggasaren ekimenez antolatu da. Garapen agentziaren lan ildoetako bat garapen jasangarria da eta Urola Garaiko 2030 Eskola Agendan lan egiten du. Haurrek alkateei herriotako zuhai-tzak ezagutzera emateko eskatu zieten eta udalek onartu egin zuten. 58 espezie ezberdin identifikatu dira eta zuhaitz horiei buruzko informazioa jasotzen duten 120 plaka jarri dira Legazpin, Urretxun eta Zumarragan: berrogei herri bakoi-tzean.

Legazpin bisitaldi gidatu bat egin zen zuhaitzak ezagutzera emateko eta oraingoan Urretxun eta Zumarragan egingo da. Gidaria Galemys enpresako biologo bat izango da.

Uggasaren webgunean ostiraleko ekitaldian bisitatuko dituzten zuhaitzak eta beraien kokagunea jaso dituzte. Zuhaitz horietako ba-tzuk oso ezagunak dira: Urretxuko Iparragirre plazan ikus daitezkeen Gernikako Arbolaren kimuak, Zumarragako Klara Larrañaga parkeko sekuoia, duela egun gutxi loratu diren bidegorriko gereziondo japoniarrak...

Galemys enpresako biologoak horien eta gainontzeko guztien berri emango du, herritarrek zuhaitzak hobeto ezagutu ditzaten.