Otsailaren 1ean sartu zen Oiartzungo Udala KirolTxartela Mugiment programan. Honi esker, Elorsoroko bazkideek Euskal Autonomia Erkidegoko beste 88 udalerrietako kiroldegiak doan erabili ditzakete; Donostia, Errenteria, Pasaia edo Lezokoak, besteak beste.

Arrakastatsua izan da hasiera eta lehen bi hilabeteetan dagoeneko 130 bazkide oiartzuar joan dira beste herrietako kirol instalakuntzetara. Ariketa fisikoa sustatzea eta kirol eskaintza handi-tzea da proiektu honen helburua.

Beste kiroldegiak erabili ahal izateko, mugikorrean Kirol Txartela Mugiment aplikazioa deskargatu eta datu pertsonalak sartu behar da.