Lazkaoko Udalak Nik Lazkaon, zuk zergatik ez? bonu kanpainari hasiera emango dio astelehenenan, tokiko ekonomia suspertzeko eta laguntzeko konpromisoari eutsiz. Kanpaina honetan, guztira, 2.000 bonu jarriko dira salgai 30 euroko prezioan eta 40 euroko erosketa-balioan. 58 establezimenduk parte hartuko dute.

Apirilaren 17tik aurrera, erosi ahalko dira bonuak Lazkaoko udaletxean, 8.00etatik 17.00etara bitarten. Udaletxean ez ezik, plazan ere lortu ahal izango dira, astelehen goizetan eta ostiral arratsaldeetan, agortu arte, horretarako jarriko den karpa batean.

Pertsona bakoitzak bost bonu erosteko aukera izango du, eta beste pertsona bat ordezkatuz ere lortu ahal izango ditu hauek. Gehienez hiru pertsona ordezkatzeko aukera eskaintzen du kainpainak. Bonuak eskuratu nahi dituen pertsonak NANa aurkeztu beharko du. Bonuak maiatzaren 20ra arte erabiltzea posible izango da.

Baserritarrenak

Bestalde, Baserritarren bonuak salgai daude. Hauek 20 euroko salneurria dute eta 35 euroko erosketa-balioa eskaintzen dute, bost euroko zazpi tiketetan banatuta. Guztira, 300 bonu daude lazkaotarren eskura. Helburua, tokiko lehen sektorea bultatzea da. Azaroaren 30era arte lortu daitezke eta inguruko bost baserritan erabili.