anDOAIN

– Andoaingo Udalak kanpoko igerilekuak kokatzeko azterlana egingo du. Petri Romero Jarduera Fisikoko eta Kiroletako zinegotziak azaldu moduan, “aurrekontuen parte-hartze prozesuko eskaeretako bat zen bideragarritasuna aztertzea, eta ildo horretan, eman den lehen urratsa igerilekuen kokapenari buruzko azterlana eskatzea izan da”.

Horrela, esleipen-prozesua martxan da eta HozFontan Arquitectos SLPk egindako azken dokumentua ekarri zen batzordera. Guztira 9.680 euro izan dira, BEZa barne. Bertan, kanpoko igerilekuetarako kokaleku posibleak adierazten dira, alderdi positiboak aipatuz eta zailtasunak adieraziz.

Hurrengo pausoa izango da, beraz, dokumentu hori Hirigin-tza sailari helaraztea, “maila teknikoan eta sakonean azter-tzeko kokaleku posible horietako baten bideragarritasuna. Ondoren jakinaraziko dira ondorioak”, amaitu du Petri Romerok. – M.S.S.