Kanpoko igerilekuen azterlana abian da Andoainen
Aurrekontu parte- hartzaileetan jasotako proposamena izan zen bideragarritasuna aztertzea
anDOAIN
– Andoaingo Udalak kanpoko igerilekuak kokatzeko azterlana egingo du. Petri Romero Jarduera Fisikoko eta Kiroletako zinegotziak azaldu moduan, “aurrekontuen parte-hartze prozesuko eskaeretako bat zen bideragarritasuna aztertzea, eta ildo horretan, eman den lehen urratsa igerilekuen kokapenari buruzko azterlana eskatzea izan da”.
Horrela, esleipen-prozesua martxan da eta HozFontan Arquitectos SLPk egindako azken dokumentua ekarri zen batzordera. Guztira 9.680 euro izan dira, BEZa barne. Bertan, kanpoko igerilekuetarako kokaleku posibleak adierazten dira, alderdi positiboak aipatuz eta zailtasunak adieraziz.
Hurrengo pausoa izango da, beraz, dokumentu hori Hirigin-tza sailari helaraztea, “maila teknikoan eta sakonean azter-tzeko kokaleku posible horietako baten bideragarritasuna. Ondoren jakinaraziko dira ondorioak”, amaitu du Petri Romerok. – M.S.S.
Temas
Más en Bertan
-
Lasarte-Oria convoca el concurso de carteles de las fiestas de San Pedro
-
Se cumplen 50 años de la huelga de 100 días en Michelin Lasarte
-
"Las multas no contribuyen a promover el uso de la bicicleta en Zarautz"
-
Debabarrena y Debagoiena se calzan las botas de monte para mostrar su rechazo al parque eólico de Basalgo