Azkenengo hiru legealdietan egindako lanari eta lortutako emaitzei jarraipena ematea dira EH Bilduren helburuak maiatzeko hauteskundeetarako. Azpeitiko alkatea Nagore Alkorta da berriz ere zerrendaburua, eta hauek dira hautagaien zerrenda osatzen dutenak, EH bilduk eginiko batzarraren oniritzia jaso ondoren: Leire Goenaga Uzkudun, Joanes Amenabar Altuna, Ander Larrañaga Zinkunegi, Leire Sarasua Odriozola, Mikel Odriozola Arakistain, Idurre Zabaleta Salegi, Ion Oteiza Gereta, Aitor Larrañaga Larrañaga, Miren Arrieta Artola, Amaia San Vicente Roncal, Iñigo Unanue Aranguren, Irune Boo Lerones, Ioritz Aizpuru Goitia, Mikel Belar Imaz, Ane Iturriza Unanue, Julian Armendariz Saralegi, Axun Esnaola Biain, Eneritz Albizu Lizaso eta, azkenik, Imanol Agirre Odriozola.

EH Bilduk adierazi zuenez aurkezpenean esperientzia eta freskotasuna ditu oinarri arkeztutako hautagaien zerrendak. “Alde batetik, azken urteetan Udalean lanean jardun duten hautetsiak daude, alkatea bera barne, eta bestetik, lehen aldiz pausoa eman duten herritarrak, orain artean arloz arlo eta herritik beren ekarpena egin dutenak: kulturgintzan, hezkuntzan, kirol arloan, euskalgintzan, gizarte gaietan, euskal presoen eskubideen alde,…”.