Pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren, Urola Eskubaloi Kluba Lloret Cupera itzuli da. Kataluniako Lloret de Mar herrian antolatzen den nazioarteko txapelketa honen 12. edizioa da. Europako 60 klub eta 800 jokalari elkartu dira. Larunbatean hasi zen eta ostegunean amaituko da. Espedizio horia 144 jokalari, teknikari, zuzendari eta laguntzailek osatzen dute. Guztiak primeran ari dira pasatzen.

Urretxu eta Zumarragako neska-mutilak Kataluniako, Norvegiako, Lituaniako eta Bosnia eta Herzegovinako taldeen aurka jokatzen ari dira, besteak beste.

Lagun giroan

Kantxaratzen diren bakoitzean lehiatzea eta ahalik eta partida gehien irabaztea izaten da helburua, baina, horrelakoetan, lehiakortasunari beste helburu ba-tzuk gehitzen zaizkio: klubeko kideen arteko harremanak indar-tzea, beste eskubaloi mota batzuk ezagutzea, jende berria ezagutzea eta lagunak egitea, dibertitzea, eta, ahal bada, gazteak eskubaloira gehiago lotzea.

Urola Eskubaloi Klubeko jokalari eta entrenatzaile guztiak ez daude Kataluniako Lloret de Mar herrian, ordea. Gizonezkoen lehen taldeak, Urola Laztimendik, Zumarragan jokatu zuen asteburuan. 23 eta 24 galdu zuen Arrasateren aurka eta, hala, igotzeko aukerarik gabe gelditu da.