Zumarragako Udalak Santa Isabel jaietako egitarauko azala aukeratzeko lehiaketa antolatu du.
Lanek 30 zentimetroko zabalera eta 40 zentimetroko altuera izan behar dute. Maiatzaren 8ko 13.30ak baino lehen aurkeztu behar dira, Zelai Arizti kultur etxean.
Irabazleak 300 euroko saria jasoko du. Sari banaketa ekitaldia ekainaren 2an izango da, 13.00etan, kultur etxean. Lehiaketara aurkeztutako lanekin erakusketa egingo dute, ekainaren 2tik 28ra, kultur etxean bertan. Oinarrien berri zehatzagoa izateko, zelaiarizti.eus webgunera jo daiteke.