Webgune berria aurkeztu du Beasaingo Antzizar kiroldegiak. Erabiltzaile zein publiko orokorrari zuzendutako atari gaurkotua da. Egungo beharrei erantzutea eta erabiltzailearen esperientzia hobetzea ditu, besteak beste, helburu nagusi.
Webgunearen diseinua guztiz berritua eta modernoa da, interaktiboagoa eta eraginkorragoa, atal berriekin. Kiroldegiaren zerbitzu eta instalazio guztiei buruzko informazioa erraz aurkitu ahal izatea ahalbidetzen du.
Webgunearen barruan, zerbi-tzuen informazioaren atalak indartu eta berritzeaz gain, irudiaren garrantzia nabarmendu nahi izan da. Argazki guztiak egungo instalakuntzen egoera islatzen dute. Gainera, tramite garrantzitsuenak online egiteko aukera mantentzeaz ez ezik, albisteen atala eta Antzizar kiroldegiaren ekitaldien agenda ere bertan aurkitu daiteke.
Webgunearen aurkezpenean, Leire Artolak, Beasaingo alkateak; webgunea garatu duen ACV Multimedia enpresako kideak, Edurne Rubiok; eta Antzizar kiroldegiko koordinatzaile eta kirol teknikarik, Peru Elosegik, parte hartu dute. Hirurak pozik agertu dira emaitzarekin.
Ekitaldien Agenda, nobedade
Kiroldegian egiten diren jarduera eta ekitaldi garrantzitsuenen egutegia biltzen duen agenda, sortutako webgune berriaren ezaugarri eta nobedade esanguratsuenen artean nabarmentzen da. Zerbitzu eta instalazioen hobekuntzei eta ezaugarriei buruzko informazioa eta kiroldegiari buruzko azken albisteen atala txertatu da, informazio eguneratuarekin.
Hala, hemendik aurrera, Beasaingo Antzizar kiroldegiaren inguruko informazio guztia www.antzizar.eus helbidean eskuragarri dago.