Ostiral arratsaldean UZ Trail mendi lasterketako lehen argazki lehiaketako sariak banatu zituzten Urretxuko udaletxean. Lehen saria Iker Gutierrez zumarragarrak irabazi du. Bigarren argazki onenari saria Mikel Bravo legazpiarrarentzat izan da. Herriko argazki onenari saria Carlos Mediavilla urretxuarrak irabazi du. Buka-tzeko, haur mailako saria Raul Ruizek irabazi du.

UZ Trail lasterketa martxoaren 5ean egin zen eta 20 argazkilarik parte hartu zuten. Argazkia elkarteko bazkideak oso gustura azaldu dira parte- hartzearekin.

Epaimahaia Gotzon Aranburu, Felipe Davila eta Imanol Zubiaurrek osatu dute.

Sari banaketa ekitaldian Juanjo Igarzabal antolatzaile taldeko kidea, Maialen Fidalgo Urretxuko zinegotzia eta Marimar Iglesias Zumarragako zinegotzia arduratu ziren sariak banatzeaz.