Gure kanoa txotxongilo ikuskizuna izango da apirilaren 1ean Orioko kultur etxean arratsaldeko 17.30etik aurrera.
Ikuskizuneko sarrerak eskuragai daude dagoeneko www.entradium.com webgunean bost euroren truke. Kultur etxean ere lor daitezke.
Ikuskizunak Senegalgo Abba haurraren istorioa kontatzen du. Abba Selegalgo arrantzale familia batean jaiotako haur ausart eta xarmargarria da. Arrainen Etxean arrantza egiten jarraitu ahal izateko, ikaragarrizko abentura batean murgilduko da. Bi hemisferioetako herrialdeen arteko harremana eta ama lurraren zaintza ditu aztergai ikuskizunak.