Herri Arte Eskolak herritar orori zuzenduriko ate irekien saioak egingo ditu martxoaren 20tik 25era. Era honetan, zortzi urtetik gorako haurrentzako eta helduentzako hezkuntza eskaintza osoa bertatik bertara ezagutu ahal izango dute. Ordua eta eguna zehazteko musikal.errenteria.eus webgunean dagoen formularioa bete behar da.

Bestalde, martxoaren 27tik 30era arlo pedagogikoak bilera informatzaileak deituko ditu zazpi urteko umeen gurasoentzat, datorren urtean hautatu beharreko aukeren berri emateko.

Plaza eskaerak, aldiz, apirilaren 24tik maiatzaren 1era bitarte izango dira.