Lazkaoko Gurutze auzoan komun publiko misto eta irisgarria ipiniko dute
Esku-hartze honekin Udalak udalerriko azpiegiturak modernizatzen jarraitu nahi du
Gurutze auzoko 8 eta 9 zenbakien artean komun publiko bat ipiniko du Lazkakoko Udalak. Erabilera mistoko komuna izango da, kanpoko hiru pixatokirekin eta desgaitasuna duten pertsonentzat irisgarria.
Kabinak barruan komunontzi bat izango du, altzairu herdoilgai-tzezkoa, pixoihalak aldatzeko espazioa, konketa, lehorgailua eta ispilua. Gainera, eserlekua, komunaren barrualdea, lurzorua eta kanpoko pixatokiak garbitzeko sistema automatizatua jarriko da.
Lau metro luze, hiru metro zabal eta 2,75 metro garai izango dira, gutxi gorabehera, komunaren tamainak. Bestalde, material erresistentez eta altzairu herdoilgai-tzezko estalduraz osatuta egongo da. Ateak, aldiz, isolamendu termiko eta akustiko egokia bermatuko duten panelekin eginda egongo da.
Irekiera-sistemari dagokionez, segurtasun-sarraila programagarri bat izango du, baita atea kanpotik desblokeatzeko sistema bat ere.
Lazkaoko Udalak adierazi du “helburua ildo horretan lanean jarrai-tzea da, dauden azpiegiturak indartuz eta modernizatuz eta herritarrek eskatzen dituzten behar berriei erantzuna emanez”.
Egun, mota horretako beste bi komun daude udalerrian; bata Hiribarren kalean eta bigarrena Hirigoienen.
Temas
Más en Bertan
-
Lasarte-Oria convoca el concurso de carteles de las fiestas de San Pedro
-
Se cumplen 50 años de la huelga de 100 días en Michelin Lasarte
-
"Las multas no contribuyen a promover el uso de la bicicleta en Zarautz"
-
Debabarrena y Debagoiena se calzan las botas de monte para mostrar su rechazo al parque eólico de Basalgo