Síguenos en redes sociales:

Erribera kulturguneak bi sarbide berri izango ditu

Astigarragak bi eskailera eraikiko ditu erabiltzaileak nahi duten gunera zuzenean sartu ahal izateko

Erribera kulturgunerako bi sarbide berri eraikitzeko obrak martxan dira. Astigarragako Udalak aditzera eman duenez, egokitzapenak bi eskailera berri egiteko dira, bakoitza eraikinaren mutur batean. Lanek hamabi asteko iraupena izango dute.

Proiektu honen helburu nagusia eraikinak hartzen dituen erabileren funtzionaltasuna konpontzea da, haien artean zortasunik sortu gabe.

Eraikiko diren sarbide berriei esker erabiltzaileak nahi duten gunera zuzenean sartu ahal izango dira, beste leku batzuetatik igaro gabe. Sartu-irteeratan fun-tzionamendu berria ahalbide-tzeaz gain, lan hauek larrialdietan ebakuazio-baldintzak bete-tzea bermatuko dute.

Proiektua bi lotetan lizitatu zen eta biak Ipuri SL enpresari esleitu zitzaizkion. Lehenengo lotea, 176.946,93 eurotan (BEZik gabe); eta bigarren lotea, 79.111,08 eurotan (BEZik gabe).