Zaintzari buruzko ikerketa egingo dute Villabonan
Herriko sektore hauetako langileak, ia denak emakumeak, zein egoeratan dauden aztertu nahi dute
Amasa-Villabonako Udalak, besteak beste, etxez-etxeko laguntza zerbitzua, eguneko zentroa, Santiago adinekoen egoitza eta udalerriko etxebizitza pribatuetan zaintza lanak egiten dituztenak (ia beti emakumeak) zein egoera duten aztertuko du, ondoren identifikatutako beharrei erantzuteko, beti ere kalitatezko zaintza sistema duina sortzeko helburuarekin.
Udal gobernuak proposatutako mozioa gehiengoz onartu zen aldeko zazpi bozka (EH Bildu) eta bost abstentziorekin (EAJ eta PSE). Mozio horretan, “gizarte gisa bizi dugun zaintzen krisiari aurre egiteko estrategia publiko- komunitarioak diseinatu eta abian jartzeko” beharra azpimarratzen da eta prozesu hori “elkarlanean garatzea, besteak beste, eragile sindikal, sozial, mugimendu feminista eta bestelako herri-mugimenduen parte hartze aktiboarekin” aldarrikatzen da.
Temas
Más en Bertan
-
De Socrates, Nietzsche y Schopenhauer, a dominar el hierro en la forja
-
Arrasate pedalea para ampliar la red de bidegorris
-
Zumaia: el espectáculo de Zapotxin de este domingo se traslada a cubierto por previsión de "mal" tiempo
-
Un mercado artesanal en Irun para celebrar el primer año de vida de Marzaycas