Lazkao – Etorkizuneko erronkei eta pertsonak politika ororen erdigunean jartzearen garrantziari heltzeko, Lazkaoko EAJ/PNVk topaketa antolatu du datorren astearterako, martxoak 7, arratsaldeko 19.00etan, Areria aretoan.

Bertan izango dira Kepa Zubiarrain, Euzko Alderdi Jeltzalearen Lazkaoko alkategaia; Eneritz Miranda, EGIko kidea; eta Joseba Egibar, Gipuzko Buru Batzarreko presidentea.

Lazkaoko Euzko Alderdi Jeltzaleko kideek mokadutxo batekin girotuko den astearteko ekitaldira gonbidatu nahi dituzte goierriko udalerri hau egin eta osatzen duten pertsona guztiak. – E.C.A.