Udalean ordezkatuta dauden alderdi politiko guztiek, Bizikidetza Batzordean ordezkatuta daudenak, Memoria eginez ekitaldi sorta antolatu dute datozen egunetarako. Alde batetik, herriko hiru ikastetxeetako DBH 4ko ikasleek bisita gidatuetan parte hartuko dute. Martxoan zehar memoria lekuak bisitatuko dituzte, 1936urtean erbesteratutako hondarribiarren bizipenak eta hurrengo urteetan hirian bertan gertatutakoak ezagutzeko.

Bestalde, bisita gidatu irekiak antolatu dira martxoak 5, 12 eta 26an goizeko 11.30ean. Parte-har-tzaileek 1936ko Estatu Kolpeak eta ondorengo urteetan gertatutakoak Hondarribian izan zuten eragina ezagutzeko aukera izango dute.

Azkenik, martxoaren 10ean, 19:00etan, Giza eskubideen urraketak. Entre dos dictaduras mahai ingurua egingo da kultur etxean. Bertaratzen direnak frankismo garaira gerturatuko dira udalerriko historia gehien ikertu dutenen eskutik.