Datorren martxoaren 2ra bitartean, ikusgai izango dira Lazkaoko Kultur Etxeko erakusketa aretoan, IX. Lemniskata Nazioarteko Matematika Argazki Lehiaketako irudi irabazleak eta hoberenak.

40 argazki ederrez sortutako erakusketa da; 79 egileren 288 argazkiren artean aukeratuak izan dira. Irudien autoreen jatorria anitza da, besteak beste: Bielorrusia, Kuba, Finlandia, Portugal… Hala ere, lan gehienak Euskaditik eta Nafarroatik jasotakoak izan dira, baita estatu mailako beste hainbeste tokietatik jasotakoak ere.

Goierriko Lemniskata Zientzia Elkarteak antolaturiko lehiaketa da honakoa. Epaimahaiaren esanetan, aurtengoa lehiaketa bereziki ona izan da, izan ere argazkien maila eta kalitatea ohikoa baino altualgoa izan da.