Azpeitiarren etxebizitza beharrari eran-tzuteko ahalegin berezia egin da azken urteotan Azpeitian. Bide horretan, azken agintaldian, Esklabak-Iturzulo eremuan babestutako etxebizitza promozio berria gauzatu da, Alde Zaharreko beste bi blokeen eraberritzearekin batera. Herritarrei etxebizitzen inguruko informazio osoa, aholkularitza eta laguntza eskaini asmoz, berriz, Etxebizitza Bulegoa ireki da. Bertatik, besteak beste, Azpeitiko etxebizi-tzen alokairua errazteko helburuz Bitartekaritza Zerbitzua ere jarri da martxan. Bestalde, Esklabetako eraikinean alokairu sozialeko etxebizitzak egiteko obrak aurrera doaz. Aurreikuspenen arabera, 2023aren bukaera aldera bukatuko dira lanak. Bertan, batez ere, gazteen emantzipazioa errazteko 48 apartamentu eskainiko dira. Hala, Azpeitian tipologia desberdinetako etxebizitza babestuen eskaintza izango da. Babestutako etxebizitzen “eskaintza jarraitua egitea” da Udalaren helburua. Horregatik, aurrerantzeko promozioak ere lantzen ari da. “Urratutako bideari jarraipena emango diogu. Hala, etorkizuneko eskaintzak lantzen hasiak gara dagoeneko”, adierazi du Nagore Alkorta alkateak.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
