Bihar, 17.00etan, Pasai Antxoko kultur etxean, Game Erauntsia elkartearen eskutik, euskaratutako bideo-jokoak erakutsi eta horiekin jokatzeko aukera eskainiko da gamer gela baten bidez.
Parte-hartzaileek euskarazko bideo-jokoak ezagutzeko aukera izango dute eta, eztabaida-talde baten bidez, bideo-jokoen hizkuntza erabilerari buruzko gogoeta egingo dute. Saioa ordu eta erdikoa izango da, eta Pasaiako LH5, LH6, DBH1 eta DBH2ko ikasleei bideratua dago. 20 jokalarirentzako tokia egongo denez, sarrera erreserbatzea komeni da Bibe webgunean.
Saioa Pasai San Pedron errepikatuko da martxoaren 11n.