Anaitasuna Mendi Bazkunak Kukuherri eta Samiño lotuko duen ibilaldia antolatu du larunbaterako. Hau izango da Gure txokoak ezagutzen egitasmoaren hirugarren mendi irteera. Parte hartu nahi dutenak 8.30ean batuko dira Balda plazan. Kukuherri auzora heldu ondoren, Samiño aldera abiatuko dira. Tontorra egin eta gero, indarrak berreskuratu, buelta eman eta Azkoitira oinez itzultzeko unea helduko da.

Gure txokoak ezagutzen egitasmoaren hirugarren mendi irteera izango da larunbatekoa. Lehenenengoan Kakuetara joan ziren eta bigarrenean Hirukuru-tzeta eta Karakate izan ziren mendizaleen helburuak.