Oarsoaldea garapen agentziak autonomoen erregimen berriari buruzko doako tailerra antolatu du datorren asteartean agentziako Oiartzungo bulegoetan.

Tailer honen helburua parte-hartzaileei benetako diru-sarrerengatiko kotizazio-sistema onartzeak eta indarrean jartzeak dakartzan berrikuntzak eskain-tzea da, RETAn kotizatzen duten pertsonen kotizazio-oinarriak eta betebehar formalak arau-tzeari dagokionez.

Tailer hau autonomoen erregimenean (RETA) kotizatzen ari diren enpresa txikietako arduradunei zuzenduta dago, baita Oarsoaldean beren negozioa abian jartzear daudenei ere.

Tailerra esan bezala otsailaren 28an izango da, 14.30etik 16.30era. Prestakuntza presentziala izango da, baina streaming bidez ere jarraitu ahal izango da.

Bi kasuetan, interesdunek agentziako webgunean dagoen formulario bat bete beharko dute asistentzia baieztatzeko.