Aurtengo Loinatz Jaiei begira, Beasaingo Udalak haurren sokadantzan izena emateko epea zabalduko du bihar, eta martxoaren 3ra bitartean irekita egongo da.
Berrogei haurrek parte hartu ahal izango dute; erdiak neskak. Berrogei pertsonak baino gutxiagok izena emango balute, izena eman duten guztiek parte hartuko lukete. Izena ematen dutenen artean, haurren adina izango da zerrenda eratzeko irizpidea, nesken zein mutilen kasuan.
Entseguak martxoaren 20an hasiko dira eta astelehenetik ostegunera egingo dira, Alkartasuna Lizeoan. Gutxienez astean bitan azaldu beharko da entseguetara.