Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako departamentuko Sendian programaren baitan, adineko pertsonak zaintzen dituzten pertsonentzako laguntza taldea sortuko du Seguran herriko gizarte zerbitzuak.
Laguntza taldeak psikologo aditu bat izango du gidari. Saioak hilean bi ostiraletan egingo dira, 11.30etik 13.00etara, kultur etxean. Hauetan haibat gai jorratuko dira, besteak beste: sortu daitezkeen gatazkei nola aurre egin ikastea, emozioak erregulatzen jakitea, zaintzaren trebetasunak lortzeko argibideak eskuratzea, auto zaintzarako estrategiak ikastea, eguneroko erabakiak nola hartu ikastea, etorkizunaren inguruan hausnartzeko espazio bat sortzea eta eguneroko bizipenak elkarbana-tzeko tokia eratzea.
Parte-hartu nahi duten pertsonek biharko egunera arte dute izena emateko aukera. Inskripzioa udaletxean egin behar da.