Amasa-Villabonaren 2022 urteko etxeko hondakinen sorrera argitaratu du Tolosaldeko Mankomunitateak. Guztira, ia 1.700 tona hondakin sortu ziren aurreko urtean, eta horietatik %72,54 gaika bildu zen. 2021 urteko datuekin alderatuta, apenas egon da aldaketarik. Aipagarria da, amasa-billabonatar bakoitzak, batez beste, ia 300 kilo hondakin sortu zituela 2022an.

Jasotako datuak hilabeteka aztertuz gero, uztailean izan zen hondakin gehien sortu zen hilabetea, 152.000 kilo, hain zuzen ere. Aldiz, otsaila izan zen hondakin kopuru txikiena sortutako hilabetea; 124.000 kilorekin.

Gaikako bilketari dagokionez, urtarrilean lortu zen urteko portzentajerik altuena %75a gaindituz, eta gaika gutxien jaso zen hilabetea abuztua izan zen %70etik beherako por-tzentajearekin.

Balorazio gazi-gozoa

Tolosaldeko Mankomunitateak argitaratu berri dituen datuen balorazio gazi-gozoa egin du Amasa-Villabonako Udalak. Hondakinen bilketari dagokionean, gaika bildutakoaren portzentajea beti %70etik gorakoa izateko konpromisoa hartu zuen udalak 2016an. 2022an %70eko langa hori gainditu bada ere, oraindik ere badago non hobetua. Beraz, Udalak zentzuz eta arduraz jokatzeko deia egin nahi du, eta sortzen diren hondakinak behar bezala sailkatu eta bakoitza dagokion edukiontzi barrura botatzea eskatzen die herritarrei.