Aitor Huergoren kontzertua Itziarren
‘Barruko paisaiak’, bere lehen lana aurkeztuko du bakarlari gisa Burugorri aretoan
Aitor Huergo, Endoiako bizilaguna, kontzertua emango du Burugorri aretoan ostiralean, 22.00etan. Sarrerak hiru eurotan jarri dituzte salgai.
Beste lagunekin eszenatokira igo bada ere, bihar eskainiko duen kontzertua Aitor Huergoren aurkezpen ofiziala da bakarlari gisa. Bilbon jaioa, gaur egun Endoian bizi da. Duela bost bat urte ekin zion denbora librean bere musikan gehiago sakon-tzeari. Hortik ondu zuen pixkanaka, azkenean bilduma gisa argitaratua izan den Barruko paisaiak abesti bilduma. Lagun artean autoekoiztua eta grabatutako lana “abesti bilduma xume eta soila dugu, sinpletasunak dakarren zailtasunez hornituta: ahotsa eta gitarra soilik, elkar nahasirik, fluxuan”, adierazi zuen Huergok. Aukera berezia da beretzat eta ezagutzen duten askorentzat biharko emanaldia. Hori dela eta, gogoz omen dago itziartarren aurrean kantatzeko, “aretoan elkarrekin une goxoa sortzeko irrikaz”.
Temas
Más en Bertan
-
Bergara: epicentro del fútbol cadete con duelo entre selecciones
-
Azpeitia controla con cámaras el acceso de vehículos a la zona situada frente a la basílica de Loiola
-
Errenteria organiza nuevas reuniones para presentar su proyecto para el Topo
-
Fiesta deportiva en las finales del Torneo de Fútbol 7 de Eibar