Zeraingo Herri Kandidatura ez da maiatzeko hauteskundeetara aurkeztuko, Amaia Junquera alkateari leporatutako ustezko ustelkeria kasuak “kutsu elektoralista” dutela baztertuz. Izan ere, pasa den urtarrilaren 18ko plenoan alkateari ustezko legez kanpoko esleipenak egitea egotzi zion ZHK-k. “Alkateak, nolabait, pisua gainetik kentzeko, erabili du hauteskundeen klabeetan gaudela eta horregatik salatu dugula gaia orain”, adierazi du Aitzol Telleriak, ZHK-ko ordezkariak.

Telleriak jakinarazi du epaitegietara ez jotzea erabaki dutela, baina dokumentazio guztia fiskalaren esku utzi dute: “Fiskalak erabakiko du lege hausterik badagoen ala ez”.

“Orain dela bi legealdi ez aurkeztea erabaki genuen, azkeneko legealdian aurkeztea erabaki genuen, ikusten dugu Zerainerako oposizio sistema honek ez duela funtzionatzen, herrian giroa txartu besterik ez duela egiten”, gehitu du.