Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak inauterietako jaialdia antolatu du hilaren 17rako.

Euskal mitologiako pertsonaietan oinarrituko da aurtengo ikuskizuna. Gainera, Zumaiako Musika Banda bertan egongo da eta baita ikasleen gurasoak ere. Ander Hormazurik diseinatu ditu kartela eta jaialdian erabiliko diren panpinak.

Gauzak horrela, 17an abiatuko dira Musika eta Dantza Eskolakoak arratsaldeko 17.45ean Alondegi paretik. Kalejira egingo dute ikasle, irakasle eta gurasoek Erribera kalean zehar. Beheko Plazan amaituko dute eta bertan egingo dute jaialdiko ekitaldi nagusia.