Asteartean jarriko dira salgai Inauterietako zezen plazako ikuskizunetarako sarrerak (3 euro + komisioa), 16.00etan, www.bibe.me plataforman.

Pertsona bakoitzak gehienez bost sarrera erosi ahal izango ditu egun bakoitzeko. Palkoetako sarrerak (60 euro), halaber, harmailetako sarrerekin batera jarriko dira salgai. Zatiezinak dira, 17 lagunentzat, eta erosketa egiterakoan jasoko den agiria aurkeztu beharko da kultur etxean. Aurten, gainera, sarrerak erosteko itxaron gela birtual bat egongo da eta webgunera iritsi diren ordenaren arabera emango zaie sarbidea herritarrei salmentara. 16.00ak baina lehenago sartzen denari atzera-kontu bat aterako zaio ordua iristen den arte, eta behin kontaketa amaituta, itxaron-gelara sartzeko botoia gaituko zaio. Behin txanda iritsita, erostera sartuko da Bibe-ra.

Era berean, ikuskizunaren egunean bertan, sarreren %5a zezen plazako leihatilan jarriko da salgai, 15.00etan, 3 euroan.