Errenteriako Inauteri Batzordeak, azken urteetako arrakasta kontuan izanik, herri bazkaria antolatu du. Otsailaren 18an izango da, 14.00etan, Merkatuzarren.

Bazkariaz gozatzeko tiketak hamabost euroko kostua du helduentzat eta hamar eurokoa haurrentzat. Menu beganoa dastatzeko aukera ere izango da. Aukera hau nahi dutenek helduen tiketa erosi beharko dute eta ondoren mezua bidali beharko dute kultura@errenteria.eus helbidera.

Tiketak bihar jarriko dira salgai Xenpelar Kulturdendan (Zumardia) eta Lekuona Fabrikako kantinan.