Hernaniko Biteri kultur etxeko ipar blokearen inguratzaile termikoaren birgaitze energetikoaren proiektuak PREE programaren ia 200.000 euroko dirulaguntza jasoko du. Programa hori Next Generation EU izeneko funtsaren barruan koka-tzen da eta lehendik dauden eraikinen birgaitze energetikoa sustatzea du helburu. Gainera, Biteriko atzealdearen 58 leiho aldatuko dira.

Udalak Europako funtsetara aurkeztu duen esku-hartzearen kostua 471.000 eurokoa da. Obra horretan, inguratzaile termikoaz gain, aireztapen sistema ere ipiniko da, hortaz inbertsio totala 667.000 eurokoa izango da (BEZ barne). Aste Santuaren bueltan amaitzea aurreikusten da.

Biteriren birgaitze energetikoaren bigarren esku-hartzea da. Birgaitzea egin aurretik, eraikinaren kalifikazio energetikoa E zen eta amaitzean, B kalifikazioa lortuko du, kontsumo energetikoa ia erdira murriztuz. – A.M.